Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna 2021

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela-eta, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta Euskara, Kultura eta Kirol Sailak aukera baliatu nahi dugu indarkeria matxistaren inguruko sentsibilizazioa eta prebentzioa egiteko, Bizkaiko kirol programen bidez.

Gizon eta emakumeen arteko berdintasunik ezean oinarritutako gizarte batean bizi gara eta salatu nahi dugu indarkeria matxista berdintasunik ez horren adierazlerik larriena dela, eta, horrez gain, giza eskubideen urraketa bat ere bai.

Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan aritu eta azaroaren 25eko kanpainarekin bat egiteko eskatzen dizuegu.

Azken egunetan, honekin batera doan kanpainako kartelak eta pegatinak bidaltzen ari gara Bizkaiko kirol-erakundeetara. Baina mezu honetan fitxategi batzuk ere bidaltzen dizkizuegu, irudi horiek beste formatu batzuetan inprimatzeko aukera ere izan dezazuen.

Azaroaren 27-28ko asteburuko kirol jardueretan, kartelekin edo pegatinekin argazki bat egin eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidaltzera animatzen zaituztegu; horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak, bere web orrian jarri ahal izango ditu.

Eskerrik asko Bizkaia berdintasunezkoago baten aldeko kanpainan parte hartzeagatik.



pdfNeska Kartela    pdfMutil Kartela